XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horrela prestatzen zuen prentsak Donostiako jendea 1902 urtean, tranbia erabiliz mendia bisita zezan.

Zerbitzua inaugurapen ofizialaren urrengo egunean jarri zen martxan.

Honela, hiri erditik bakarrik ikusia zeukaten mendia ezagutu zuten donostiar askok.

Garai hartan Uliara igotzea, tranbia jarri aurretik, donostiar gutxik egina zuten txangoa zen.

Tranbia berriak, egunkariek zioten bezala, bertako eta kanpokoen bisita errazten zuen.

Jaitsiera Inaugurazio festa arratsaldeko zortziretan amaitu zen.

Txalet eta parkeetan argi elektriko bikaina biztu zuten eta bidean eta goian gainera koloretako beste argi asko zeuden dizdiz.

Horiez gain polborazko txirrikak eta etxaperoak erre zituzten, hiriari jaikizun zoragarria eskainiz.

Bainan benetazko eta ezin esanezko ikuskizuna gauez Donostia bera da Uliako gainetatik begiratuta.

Tren argiztatua mendi bihurgunetan ipurtargien antzera doa arrastaka, bainan hiriak hodei beltzez jositako gau ilunari erakusten dizkion milakako argi keinuez, ortzetik eroritako izar haundi bat iduri edo, agian, ortzea bera hiri ederraren xarma zaintzera bere garbian lurreratua.

Horrela hunkiturik jaitsi ziren Uliara tranbiaz igotzera gonbidatuak izan zirenak.

Harrimen, laudorio eta zoramenak behin eta berriz errepikatzen ziren egun haietako egunkarietan, egun berezian bizitutakoa kontatzen zutenean.

Uliako mendia eskuratu zuen berriro Donostiak tranbiaren bitartez.

Izan ere lan honetan gaitzat hartu dugun DONOSTIAKO TRANBIA KONPAINIAREN tranbiak beharrezko eta premiazko proiektua eskaintzen zuen bitartean, hazitzen ari zen Donostia bezalako hiri batek nahitaezkoa zuena, Uliakoak lujozko zerbait bai zekarren: beharrezko ez izateaz aparte ez zen errentagarria gertatzen ere, eta horregatik egin zitzaion ongietorri begi onekoa hain erromantikoa zen tranbiari.

Herriak tranbia honi zion atxikimenduari azaldutako beste guztia erantsi zitzaion baina, halare, egozketa ez zuen ezerk gerarazi 1912an Igeldon Solaserako Parkea bere Funikular dotorea eta guzti ireki zenean.

Uliako linea 1918. urtea arte ibili zen ohitasunez.

1920ko Otsailean Obras Públicasetako Buruzagitzak tren honen indargabetze agiria bidali zuen Udalera, honek aditzera eman zezan, zerbitzu jarraitua uztean Europako Gerrateak honetan eta beste enpresa eta negozioen gainbeherapenetan izan zuen eragina azalduz eta erabaki hori Hiriaren kaltetan irtengo zela azpimarratuz, gure herriak zuen bizibide nagusia zen turismoa zabaltzeko ateak itxiz.

1920ko Otsailaren 18ko udalplenoan trenaren indargabetzea ez onartzea erabaki zuen, zerbitzu honen iraupenerako ekintzak bultzatuz, bainan, guztiok dakigunez, Uliako Tranbia ez zen berriro martxan jarri.